KONTRATAZIORAKO BALDINTZA OROKORRAK

Kontratu prozesuaren aurreko informazioa

www.ikasi.eus web gunearen propietatea IKASI GROUP SOLUTIONS SL, CIF B20529947 eta helbide fiskala POLIG IND JUINTXIKI 11-12 20720, AZKOITIA (GIPUZKOA) da.

Kontrataziorako baldintza orokorrak, erabiltzaile eta IKASI GROUP SOLUTIONS SLren arteko salmenta erlazioa erregulatzen dute. Hitzarmen legalen arabera, espezialki, 7/1998 legea, apirilak 3koa, kontrataziorako baldintza orokorrei buruzkoa, 3/2014 lege, martxoak 27koarengatik aldatzen dena kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako lege orokorrean, Parlamentu Europar eta kontseiluko (UE) 2016/679 erregelamenduan, 7/1996 legea, urtarrilak 15ekoa merkataritza txikizkari antolamenduan eta 34/2002 legea, uztailak 11koa, informazio elkartearen zerbitzuak eta merkataritza elektronikoa.

IKASI GROUP SOLUTIONS SLek beharrezkoak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea erreserbatzen du, aurretiko abisurik Gabe, baldintza orokorretan. Aldaketa hauek, web orriaren bitartez egin ahal izango dira eta derrigorrezko betetzea izango du web orrian argitaratuta dagoen bitartean eta aldaketarik izan ezean ondorengo batzuetatik. Hala eta guztiz ere, IKASI GROUP SOLUTIONS SLek aplikatzeko eskubidea du, kasu batzuetan, kontrataziorako baldintza bereziak, kontrataziorako baldintza orokorrekin preferentzia duena, denbora eta era egokian anuntziatu gero.

Web orriaren objektua bulegoetako eta eskoletarako materiala, altzariak eta barne arkitektura eskaini eta zabaltzea da.

Kontratazioaren iraupena produktuaren entregara lotuta egongo da, uko egitearen eskubideari kalte egin gabe.

Erabiltzaile edo bezero bezala erabilera baldintzak eta kontrataziorako baldintza orokorrak ezagutu, ulertu eta onartzen dituela adierazten du. Era berean, adin nagusikoa eta gaitasun juridikoa izatea adierazten du IKASI GROUP SOLUTIONS SL web gunera sarbidea izateko eta baliabideen kontrataziorako. Gure produktuak eskuratzeko, denda online apartatura joan dezakezu.

Web orrian erabiltzaile bezala erregistratzea derrigorrezkoa da online erosketa egin ahal izateko. Web orrian horretarako dagoen atalean sartu behar da. Indarrean dagoen datu pertsonalen babeserako arautegiaren arabera erabiltzaileei, jasotzen diren beraien datuak tratamendu sisteman barneratuak izango direla informatzen da.

Zure sarbide, zuzenketa, ezereztea, eramangarritasuna eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzula informatzen dizugu. Helbide honetara bidali dezakezu:

IKASIGROUP SOLUTIONS S.L. Helbidea: Juintxiki industrialdea 11-12 zenbakiak. 20720 Azkoitia (Gipuzkoa) edo mkt@ikasi.eus helbide elektronikora.

Kontrakoa komunikatzen ez duzun bitartean, zure datuak ez direla aldatu ulertuko dugu eta zu konprometitzen zara edozein aldaketa komunikatzean. Gainera, datu horiek erabiltzeko baimena dugula bi parteen arteko erlazioa fidelizatu ahal izateko.

Erosketa egiteko, zure erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatu beharko duzu. Datu hauek ez dira publikoak izango. Zu zara datu hauek konfidentzialki eta erantzukizunez erabiltzeko arduraduna. Erregistratutako informazioa edozein momentutan aldatu ahal izango duzu bezeroen ataletik. Atal honetan ere, zure eskaeren historikoa ikusi ahal izango duzu. Hau kontsultetarako bakarrik erabil daitekeen atala da, horregatik, bezeroak derrigorrezkoa ez zaion informazioa ezabatu ahal izango du ez bistarazteko.

Erosketa prozesua amaitu ondoren, bezeroak honen konfirmazioa jasoko du posta elektroniko bidez. Derrigorrezkoa da erosketa prozesuan bezeroak helbide elektroniko zuzen bat adieraztea. Eskaera egin eta 24 ordutara ez baduzu konfirmaziorik jaso, IKASI GROUP SOLUTIONS SLkin kontaktuan jarri zaitezte 943857044 edota mkt@ikasi.eus helbide elektronikoan.

Web orri honetako eduki guztian euskaraz eta gaztelanian daude.

Bezeroak, emandako helbidean produktua jasotzean, fakturaren kopi bat jasoko du.

Eskaintza eta iraunaldia

Eskaintzan dagoen produktu bat denean, beti azalduko dira funtsezko ezaugarriak, eskaintzaren prezioa eta honen iraunaldia.

Indarrean dagoen arautegiaren arabera, IKASI GROUP SOLUTIONSek salgai dituen produktu guztien informazioa,, ezaugarri eta prezioak eskaintzen ditu. IKASI GROUP SOLUTIONSek bere web orritik produktuak kendu, berritu edo aldatzeko eskubidea du. Era honetan, eskaintzen diren produktuak indarrean dauden kontrataziorako baldintza orokorren arabera eraenduko dira. Halaber, enpresak produktuak web orritik kentzeko ahalmena du, inongo abisurik gabe.

Produktuen oinarrizko ezaugarriak

Gure web orrian eskaintzen diren produktuak, argazki bat eta oinarrizko ezaugarriak dituzte, informazio hau fabrikantetik jasotzen delarik. Ikusten den produktuaren kolorea ez da loteslea. Ezaugarrietan identifikatzen da.

Bermeak

IKASI GROUP SOLUTIONS SL.web orrian eskaintzen diren produktu guztien onespen ezaz arduratzen da entregatik bi urtetako epean. IKASI GROUP SOLUTIONS SLek saldu osteko zerbitzua du, aipatutako epean bezeroan IKASI GROUP SOLUTIONS SLra zuzendu ahalko da, helbide elektroniko bitartez edo hornitzaileak ezarritako tokira. Zalantzarik izanez gero bezeroen arretarako telefonora zuzendu daiteke 943857044 edota mkt@ikasi.eus helbide elektronikora.

Prezioak

Produktuen precio guztiak eurotan izango dira eta balioaren erantsiaren gaineko zerga (BEZ) barne dute.

Beste zergaren bat aplikagarria izanez gero, azaldu egingo litzateke.

Entrega gastuak eta garraioa

IKASI GROUP SOLUTIONS SLek penintsulan bakarrik egiten ditu bidalketak 6€ kobratuz 60€ baino txikiagoko eskarietan, bidalketa gastu bezala.

Ordainketa era eta eskaeren exekuzioa

Bezeroak bere eskaeraren zenbatekoa era hauetako batean ordainduko du: Paypal, Mastercard, Visa, Maestro, Euro6000 eta ServiRed. Erosketa prozesuan aukeratu beharko du ordainketa era.

IKASI GROUP SOLUTIONS SL eskera 24-48 orduetan entregatzera konprometitzen da, eskaeraren hurrengo egunetik hasita.

IKASI GROUP SOLUTIONS SLek eskaintzen dituen produktuen eskuragarritasunak desberdina izan daiteke bezeroen eskaria dela medio. Nahiz eta IKASI GROUP SOLUTIONSek bere stocka aldizka eguneratu, bezeroak eskatutako produktuak agortuta egon daiteke momentu horretan. Eskuragarritasun ezarengatik exekuzioa ez badago, IKASI GROUP SOLUTIONS SLek bezeroari jakinaraziko dio egoera bezeroari posta elektroniko baten bitartez. Denboraldi hau ez da izango 30 egun baino luzeagoa. IKASI GROUP SOLUTIONS SLek bi aukera eman ahal izango ditu: bezeroari, prezioan igoerarik gabe ezaugarri antzekoak dituen produktu bat edo ezaugarri hobeak dituen produktua saldu; edo IKASI GROUP SOLUTIONS SLek deuseztatutako eskaeraren abonu bat egitea. IKASI GROUP SOLUTIONS SLek esandako epean ez badu abonurik egiten, erosleak bikoitza ordaintzeko eskatu diezaioke, indemnizatuta izango den kalterik gabe.

Ezereztu, itzulketa eta erreklamazio eskubidea

Erosleak hamalau egun natural izango ditu minimo uko egiteko, eskaria heltzen zaion egunetik hasita, zigorrik gabe eta arrazoirik eman gabe.

Uko egitearen eskubidea telefono bidez egin beharko da 943857044, posta elektroniko bidez mkt@ikasi.eus, edota idatzia gure helbidera bidaliz POLIG IND JUINTXIKI 11-12 20720, AZKOITIA (GIPUZKOA), edo ezereztearen inprimakiaren bidez.

Martxoak 27ko 3/2014 legearen 103 artikuluaren arabera, non kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako lege orokorreko testua aldatzen den, produktuak beraien erarengatik ezin direnak itzuli, edo hondatu egiten dira edo azkar iraungitzen direnak ezereztetik kanpo geldituko dira.

Itzulketak

Bezeroak zuzenean itzuli edo entregatu beharko du produktua IKASI GROUP SOLUTIONS SLra, POLIG IND JUINTXIKI 11-12 20720, AZKOITIA (GIPUZKOA) helbidera, atzerapen desegokirik Gabe, eta gehienez ezeztasun eskubidearen kontratua egiten denetik hamalau egun naturalera. Epea Beteta  dagoela kontsideratuko da bezeroak epea bukatu baino lehen egiten badu itzulketa. Bezeroa egingo da kargu produktuaren itzulketaren kostuez.

Itzulitako produktuak kondizio perfektuetan egon beharko dute, erabili gabe eta jatorrizko bilgarrian. Beraz, garraioan arazoak saihesteko,  paketeak ondo babestuta eta zigilatuta dagoela ziurtatu. Behin jasotzen direnean,  beraien egoera aztertuko dugu. Guztia konprobatu eta dena ondo dagoela ikusitakoan, dirua itzuliko da.

Diru-itzulketak

Kantitatearen diru-itzultzea bezeroak erabilitako ordainketa era berdinean egingo da, kontrakorik esaten ez denean.
IKASI GROUP SOLUTIONS SLek diru itzulketa gelditu ahal izango du produktua jaso arte edo bezeroak itzultzearen  egiaztagiria jaso arte.
IKASI GROUP SOLUTIONS SLek diru itzulketarekin atzerapenik izanez gero, erosleak bikoitza ordaintzeko eskatu diezaioke, indemnizatuta izango den kalterik gabe.

Produktu akastunen itzulketak

IKASI GROUP SOLUTIONS SL egingo da kostuen itzulketen kargu.

Produktua ez bada egoera egokian aurkitzen eta honen kausak ez badira bezeroari egozgarriak, produktuen itzulketaren eskubidea izango du IKASI GROUP SOLUTIONS SLri itzulketa arrazoia kontratazio baldintzetan azaltzen diren edozein eratan eta bezeroari kosturik gabe. Produktua gaizki egotearen itzulketa ez da uko eskubidea kontsideratuko.

IKASI GROUP SOLUTIONS SL itzulketaren kostua bere gain hartzera konprometitzen da eta produktua, berri batengatik aldatzea, erosketaren momentuan onartutako baldintzen arabera.

Bezeroak erreklamazio bat egin nahiz izanez gero, IKASI GROUP SOLUTION SL POL IND JUINTXIKI 11-12 20720, AZKOITIA (GIPUZKOA)n dago edota mkt@ikasi.eus helbide elektronikoaren bitartez egin dezake.

Jurisdikzioa

Halaber, IKASI GROUP SOLUTIONS SLek web orriko erabilera desegokia edo baldintzak ez betetzeagatik akzio zibili eta penalak presentatzeko ahalmena erreserbatzen du.

Erabiltzaile eta mailegatzailearen arteko erlazioa Espainiako lurraldean indarrean dagoen arautegiaren bitartez zuzenduko da.  Eztabaidarik sortuz gero, parteak beraien arazoak arbitrajera azpiratu ditzakete edo ohiko jurisdikziora jo dezakete jurisdikzio eta konpetentzia arauak betez. IKASI GROUP SOLUTIONS SLek GIPUZKOAN, Espainia du bere helbidea.